Polyommatus coridon
Polyommatus coridon | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Lysandra |
Espeziea | Lysandra coridon Poda, 1761 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Hippocrepis comosa |
Polyommatus coridon edo Lysandra coridon Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan aurkitzen da, latutude ertainetan batez ere[1].
Nikolaus Poda entomologo austriarrak deskribatu zuen 1761. urtean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta ertaina da, hegal zabalera 30-36 mm-koa baino ez da. Sexu dimorfismo nabarmena du koloreari dagokionean. Arraren hegalen gainaldeak urdin argiak dira, kanpoaldera puntu beltzak agertzen dituzte, atzeko hegaletan nabarmenagoak direnak, eta hegalen ertzak zuriak dira. Azpialdean kolore marroi zurixka dute eta eraztun zuriko puntu beltz ugari hegaletan sakabanatuta[2].
Emearen hegalak marroi argiak dira gainaldean, puntu ilunak dituzte kanpoaldera eta hegalen ertzak ere zuriak dira. Azpialdeko kolorea marroi-laranja da eta emeek ere eraztun zuriko puntu beltz ugari dituzte hegaletan barreiatuta.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero belaunaldi bakarra ateratzen dute. Beldarra Hippocrepis comosa landarearen hostoetaz elikatzen da soilik[2] eta gautarra da. Beldarrak sustantzia gozo bat jariatzen du, inurriek elikagai gisa erabiltzen dutena, eta horren trukean zaindu egiten dute. Horrela igarotzen du negua, inurritegian hibernatzen[1]. Udaberria iristerakoan pupa osatzen du eta tximeleta helduak ekainetik urrira ikusi ohi dira.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kareharrizko lurzoruetako belardiak atsegin dituzte eta 100-2.000 metrotako altueran ikusten dira. Belar laburra eta lore asko dauden zelaiak dituzte gogokoen. Ez dute migrazio aipagarririk egiten, bizi diren eremuarekiko nahiko sedentarioak dira izatez.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Emea.
-
Arra (zuria) eta emea (marroia) elkarturik.
-
Arrautzak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) yukuk. (2020-07-01). «Polyommatus coridon o Lysandra coridon – Niña coridon» Vive la Naturaleza (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
- ↑ a b «A-Z of butterflies - Butterfly Conservation» web.archive.org 2012-08-17 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).